| Zalantzarik izan ezkero, kontaktatu.
1. ¿Zein da erabiltzen dozun
zura?
2. Zelan lantzen da?
3. Zer erabiltzen da?
4. Zelan lotzen dira piezak?
5. Badago jarraitzeko eredurik?
6. Zelako bermiza erabiltzen dozu akaberarako?
7. Zelan kontserbatzen dira altzariak?
8. Enkarguzko lanak egiten dozuz?
1. Zein da erabiltzen dozun zura?
Erabilgarrienetarikoa haritza da, baina baita intxaurrondo, gerezi, gaztainondo,
pago eta, noizean behin, tropikal-zura (sapelia) eta baserri zaharren
eraistetatik lortutakoa.
gora
2. Zelan lantzen da?
Prozesu osoa eskuz izaten da, mazo eta gubiaz egindakoa.
gora
3. Zer erabiltzen da?
Gubiak erabiltzen dira, forma eta neurri desberdin eta zur-kirtenezko
ahozko erremintak, zurmailu edo brontzezko mazoa, esku-zerrak, trintxak...
loturak eta muntaiak egiteko.
gora
4. Zelan lotzen dira piezak?
Loturak kolaz egiten dira pasanteak, ziriak eta untzak erabiliz.
gora
5. Badago jarraitzeko eredurik?
Ez dodaz erabiltzen. Lanaren estudio bat egiten dot egin behar dan despiezea
ikusita, enkolatu behar izan ezkero, eta zirriborroa marraztu. Lana egin
eta prest dago lotura eta muntaia kolaz egiteko.
gora
6. Zelako bermiza erabiltzen dozu akaberarako?
Bat ere ez. Akaberarako produktoak naturalak dira: erle-ezkoa, linazi-olioa,
judea-betuna, intxaur-tinta, eta abar.
gora
7. Zelan kontserbatzen dira altzariak?
Bai hautsa kentzeko eta bai distira ateratzeko zurda-eskuila bat da onena
(inoiz ez plastikuzkoa) eta sano igurtzea zain alderantza. Urte asko barru
galdu egin ahal dau distira, baina argizaria barriro emonda eta biharamunean
igurtzita galdutako edertasuna lortu eginten dau barriro. Zura bizirik
dago eta arduratu egin behar gara: ez jako gustatzen ez eguzki zuzena,
ez berokuntza... Inguruneko hezetasuna mantentzea ona da lehortu ez egiteko,
edalontzi bat ur altzari azpian eukitzea metodo on bat da hau lortzeko.
Kanpo zabalean jartzekotan hobe da poro zabaleko bermiza erabiltzea, elikatu
eta babestu egiten baitdau.
gora
8. Enkarguzko lanak egiten dozuz?
Lan gehienak enkarguz egiten dira. Zur mota, neurria eta akaberaren arabera
izango da pieza bakoitzaren prezioa: norberak aukeratuko dau lana.
gora
|